Ez ur, ez ardo
Muxika, Luis M.
Egunon Jainkoak dizula,
irakurle euskaldun,
benetan, daukagun guztia
Berak eman bai-zigun;
ortikan bere izena nun-nai
bear degu ezagun.
Berak sortu izkuntzak,
Berak euskerea
garbi eta polita,
zikiñik gabea,
guk euskaldunok erdal
kutsuaz betea.
Gaur nator, irakurle,
auen izkerea,
guztiz parragarri ta
itxuragabea,
narru-narrutik zorrotz
zuei azaltzea.
Pello ta Joxpantoni
dituzu iztunak,
bor-bor erdalkeriz itz
jario dutenak.
Arren ez artu bere
itz erdal-lizunak.
Pellok.-Egunon, Joxpantoni.
Joxpan.-Guzik Jainkoari,
ta berdinmente zuri.
-Perin ez al dizute
sakela igurtzi?
-Grazik Jaungoikoari,
arrautza poliki,
dos-treintan dozen-erdi,
Karuena ori!
-Ordun, gaur sakela bapo...!
-Oixe... ia lo kreo!
Suerte nik pranko!
Mari Goienetxe-ko
joan da gerogo,
baiño kia... klaro!,
«narizes en palmo»,
gure andere gajo
su geitu da planto!
-Aizu, ta... Joxe nola?
-Atzo ezkondu-ta
orain biajea de bodas...
-Kontxo...! Bejondeila!
Ta... nun bizitzekotan da?
-Akaso... ba-leikela
casas baratas-en ala
baserri geitzea.
Arranoa! Beti problema
berdin... iguala!
Baserrian jakiña...
luz eletrika
ere guri palta ta ...
oraingo gaztek... anka!
buen bisto... y ama!...
hasta la proixma...!
-Ta pentzuakin zertan
gera, Joxpantoni?
-Estu nabil ta itxi,
nolanaikoa ez ori...
Jaun dirutik gutxi,
ta ezin erosi.
Al por mayorrean, ni
prest erosteko ori;
baiña naiko komeri...
al menorrean ere
akatzen ba-dirade
gure txerri ta idi..
Bueno... en fin...!
ikusiko det zer ein,
Jaingoa gurekin,
geroari itxoin.
Nik ere ala esan
bearko: «Poco a poco
el viejo el sudur kako»...
-Kontuz, Joxpantoni!
Ez da ola ori,
«hila el coco», noski!
-Bueno... bai, klaro, klaro...
Au kaiku ontzi!
-Eta zure alaba
Miren, nun bizi da?
-Plaza de Todos alden,
edo or nunbaiten,
ertzeko kalearen
numero nueven.
-Ara zein ederki!
-Majo aski noski!
-Joxe koñaduk zer diño?
Bizirik al dago?
-Ez dezu ezautzen, Pello!
Arek zorro-zorro
atzetik parra bapo...!
Ezerk ajol ez dio.
-Ura bai gizon presko!
-A!, como el tsolo!
-Ta orain, Joxpantoni,
esaizu Jainkoarren,
arrautz oillarraren
zenbatean dan saltzen.
-A salida! polita
duzuna esaten...!
Baia ke demostres!
Uste dezu Paris'en
ume-mutur zikin lez
jaio ote naizen?
Bejondeizula, Pello!, (asarre)
ta urruna arten.
-Egunon igaro.
-Agur, hasta gero!
Zuregana berriro
natorkizu, lagun,
parraldi noski bapo
egingo bai-zendun.
Jakizu nola diran
ainbat euskaldun.
Abek dira bai noski
euskera errudun!
Au itxura gabeko
zikin saltsa-maltsa,
danok argi dakigu
dala bai galanta.
Utzi alde batera
ainbat erdalkeri,
t'ekin gogor euskera
eder-garbiari.
Entzun, euskaldun garbi,
ori bai gero...!
izkuntz ori ez dala
ez ur, ta ez ardo.
Orregatik dasaizut
biotzez biziro,
euskal ustela ez ba'zera,
euskal garbi izateko!
|