inprimatu
Aurtzaroa
Izenburua:
Aurtzaroa
Sinadura:
Mujika, Luis Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aurtzaroa

 

Muxika, Luis

 

 Joanari daragio

 bultz gogamenak;

 zer edo zerren

 jario

 oroimenak

 baidu

 irudimenean jaio.

 Aurtzaroaren oroimenak

 azkure...!

 biotz-muiņetan

 guztien atsegin

 gizonak emen

 baida au ere,

 aldarik daukan xamurren!

 Biziak ingurumari

 arnas lenen

 orduan baidari.

 Orduan ere

 amaren

 aurrak xamur irri

 len bider senti...!!!

 Izadiaren ainbat irudi

 pitxizko koloretan jostari

 aurraren

 begi-ņiņi

 ordun bai

 bizietan

 lenen argi...!

 Aurrak munduari

 ez ajolik,

 jakin naiaren

 ez ziztadarik.

 Oro atsegin

 bere aurpegin...

 Kezka zalantzak

 ez berean

 zantzurik.

 Pake itxasoan

 igeri,

 oi nik aurre

 ikusi,

 aingeruekin

 jostari

 seaskatxoan

 par eta irri...!

 


inprimatu