inprimatu
"Astelena'n" eskuz-esku
Izenburua:
"Astelena'n" eskuz-esku
Sinadura:
Mujika, Luis Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
60-62

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


"Astelena"n eskuz-esku

 

Muxika, L.M.

 

 Pillota zale sailla

 joku tokira

 Eibar'ko kalen zear

 gaur etorri da.

 

 Antxen enbidoka daude

 gure Txikuri eta

 Soroa elduaindarra.

 Au, ezińikan palta!

 

 Pillotan txapeldun nor

 aurten izango

 kezka ta bildurrik

 aski badago.

 Azpeitarrak ditu

 artuak txalo,

 bestek ez ditu bańa

 «aupa» motzago!

 

 Jende taldea inguruko...

 Ixtillu ta maxio pranko...

 «Auen artean nor geiago,

 laixter diagu ikusiko»...

 

 Ogei duro adixkide,

 ots, Txikuri'ren alde

 lau t'erdi barruan baietz

 irten Soroaren mende!

 

 Elduaindarrak begitan

 kińu,

 adixkidez berriz tente

 buru.

 

 Pillotak eskuetan dar,

 dar...

 «Au dek obe, besle ori

 txar».

 Jokun dira onezkero

 sar.

 

 -.«Aupa

 »mutillak!

 »Egin

 »aleińak!

 »Txikuri

 »entzuiak!

 »Uste

 »guztiak!

 »Igan dizkiat!

 »Ala

 »ziok ta

 »nire

 sasoiak!»

 

 -.«Mikel, eman

 »gor!

 »Eskubira

 »joz!

 »Ori dek ta

 »ots!

 »Pillotaren

 »zorrotz!

 »Ire esku

 »txotx,

 »baietz egin

 »pot!!»

 

 »Astindu Soroa!

 »Atzetik bestela,

 »sekulan-sekula

 »geldituko aiz-ta!!»

 

 -.«Jo lasai Azpeiti!

 »atzera!

 »kontuz! Prest euki.

 »eskui-ezkerra!!»

 

 Egińal gogorrean dabiltz

 bata-bestea;

 Azpeiti amalau-amabi

 dijo aurrea...!

 

 Elduain zaleak badute

 bildur, kezkea.

 Kopet illun, burua makur,

 barru trixtea.

 

 Pillota zaztada bakoitzean

 ernai da jendea;

 bildur norena izango ote

 urren sakea.

 

 Ala ta guztiz Elduaindarra

 jarri da tenplen,

 ta burruka bixi-bixi orain

 asi bat-baten.

 

 -«Aupa ta gora

 »Soroa iri!

 »I aiz tajuzko

 »aurrelari!

 »Beste aldera

 »pillota ori!

 »Orain atzera

 »geldiro-geldi!

 »Ori dek eta...

 »mugi... ta ausi!

 »Bejondeikala!

 »Beste tanto bi!!

 

 »Aupa mutillak!

 »Ogeina biak!

 »Oker ta zorrotz

 »irten sakea!

 »Astindu!... ausi!

 »Tanto bestea!!

 »Eutsi jokua!

 »Gorde aurrea!

 »Jo eskubira!

 »Orian onea!

 »Ekin Elduain!

 »Oi dek irea!!!

 

 Bukatzera apustua.

 An ez atsegin!...

 Zorigaitzazko iskanbil

 nun-naian dabil.

 Txapeldun ziur Txikuri!

 Ez! Soroa bezin

 pillotari ain bizkorrik,

 Etxegok ludin!!...

 

 Jokuak bukaerari

 ia egin dio.

 Pillotariak jo ta ke

 izerdi-jario.

 «Eup, eman», sake au dute

 azkeneko saio...

 

 -.«Azken aldian

 »Azpeiti!

 »Zaudete ia

 »noski!

 »Zarta pillota

 »ori!

 »Bota eskuira

 »poliki!

 »Ba-dek zerbaiten

 »malizi!!!»

 

 -.«Bejondeikala

 »Elduain!

 »Aupa! Jo berriz...

 »Zart orain!!

 

 »Bat-bateen

 »erantsi!

 »Beste oni

 »eutsi!

 »Eman!, ta jo...!

 »Ausi!

 »Oi dek eta

 »ori!!

 

 »Soroa dituk

 »merezi,

 »tanto onekin

 »galanki,

 »beintzat ogei ta

 »beste bi!!»

 


inprimatu