inprimatu
Usurbil'dik
Izenburua:
Usurbil'dik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
505.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Sortzez garbiko-egun aundi ortan

 Elizkizun ederrakin

 Mariaren alabak eta Luistarrak

 Batu giņan alkarrekin

 Ua elizako edertasuna

 Kantu eta organuakin

 Zazpietan Komunio jenerala

 Lareun kongregantekin.

 

 Aita Bengoak egin zizkigun

 Iru itzaldi dotoriak

 Ederki asko erakutzi zizkigun

 Ama Birjiņaren legiak

 Oņ azpian nola dauzkan lertuak

 Deabru edo subiak

 Betiko an dauzka madarikatuk

 Ama Sortzez txit garbiak.

 

 Mariaren alabak neskatx jatorrak

 Dauzkagu erri onetan

 Errespetuan jarraitzen dute

 Beren oitura garbitan

 Iņortxo ere ez da nastutzen

 Baltzeo zikin orretan

 Aurrera ere segi orlaxe

 Ama Birjiņan oņetan.

 

 Luistarrak ere zintzo gabiltza

 Geyentsuenak bai noski

 Batzuk badira bai dabiltzanak

 Billera ortati igesi

 Ardi galduak mendin bezela

 Egiten ditugu ikusi

 Bandera eder oi egin gendunda

 Laguntzeik ez aldu merezi.

 

 Erri askotan azaltzen gera

 Bandera eder onekin

 Berriz ere bizi bagera juango gera

 Jaungoikuak nai badu beņepein

 Aitak eta amak esateigute

 Ez dek zuekin atsegin

 Sosen batzuek gastatzeituta

 Orrek emateyoten miņ.

 

 Rebista txar da periodikuak

 "La Voz" lotsagabe ori

 Begin aurrian iņola ere

 Guk ezin degu ikusi

 Ori letuta gauza onikan

 Ezta egiten ikasi

 Usurbilko erri polit onetan

 Ez dezala iņor erosi.

 


inprimatu