inprimatu
Pake-eskale
Izenburua:
Pake-eskale
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
310.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pake-eskale

 

Mujika, Juan

 

 -1-

 

 Gipuzkoa'ko artalderako

 euskaldun artzai berria,

 ordu onean ba-degu berriz

 Argaia agurgarria.

 Pozik, gogotsu, entzun genion

 Tolosa'n bere itzaldia,

 Aita Santuak bialdu digu

 premizko sendalaria.

 

 -2-

 

 Sendalari orrek, egite ta itzez.

 sendagarririk onena,

 agertzen digu zaigula emen

 danori maitetasuna.

 Ori bera da, Jesus Jainkoak,

 ongi erakutsi ziguna,

 orixe zaigu zeruratzeko

 biderikan zuzenena.

 

 -3-

 

 Maitale zintzo izan gaitezen

 Gotzai jaun orren antzera,

 maitatuz beti alkar, ta gure

 birau gabeko euskera.

 Ez gera iñoiz damutuko-ta

 maiteki bizi bagera,

 bide ortatik Jainko-Jabeak

 eraman gaitzan zerura.

 

 -4-

 

 Gure Gotzai jaun maitagarriak

 ongi digu erakusten,

 beragatikan saia gaitezen

 bere aginduak egiten.

 Lagun deiogun Gipuzkoa'ko

 korapilloak askatzen,

 orretarako guztiok asiz

 biotzez alkar maitatzen.

 

 -5-

 

 Gorrotoaren ateak itxi,

 maitasunari zabaldu,

 danok paketsu emen biziaz

 ez gaitezen iñor galdu.

 Orretarako otoitz egiñaz

 bear genduke azaldu,

 apaltasuna diruagatik

 ez dezagun iñoiz saldu.

 

 -6-

 

 Pake-eskale natorkizute

 Gipuzkoa'ko anaiak,

 pakearekin senda ditzagun

 gorrotoaren erdoiak.

 Ori irixteko Jaungoikoari

 egiñaz ongi otoiak,

 nere iritziz, oiek dira-ta

 danon Jabearen naiak.

 


inprimatu