inprimatu
Laskibar'tar Konstantino jaunari... bere meza berriko egunean opaldua
Izenburua:
Laskibar'tar Konstantino jaunari... bere meza berriko egunean opaldua
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
581.zk.
Orrialdea:
3

Laskibar'tar Konstantino jaunari... bere meza berriko egunean opaldua

 

Luistar

 

 Erri ontan guztiok

 gaur alai gabiltza,

 goizetik oso apain

 bait zegon Eliza.

 Lenengoz eman digu

 Luistar batek Meza

 eta ez da txikia

 artu degun poza.

 

 Txiki-txikitandikan

 zaitut ezagutzen,

 eta goiz asi ziñan

 Jainkoa maitatzen.

 Bizitzen dakitenak

 zintzo eta zuzen,

 bere garaian ditu

 Jesus'ek saritzen.

 

 Egun batean zizun

 Jaungoikoak deitu,

 esanaz, Konstantino,

 gaur neri aditu.

 Apaiza izateko

 zaitut, bada, artu,

 eta bildurtu gabe

 egiten saiatu.

 

 Ikasten saiatuaz

 egin zera apaiz,

 Goiko laguntzarekin

 pozik eta garaiz.

 Zu apaiz ikusita

 ni asko poztu naiz...

 maite orrek Mezetan

 otoi gugatik maiz.

 

 Oraingo aldi ontan

 apaitutzen dana,

 esan diteke dala

 santu edo deuna.

 Poztu zaitea, bada,

 Jaunaen kutuna,

 zurekin dagolako

 gaur Guztialduna.

 

 Egun oroigarria

 zuretzat gaurkoa,

 ekarri dezulako

 eskura Jainkoa.

 Besterik ezer gabe

 Bera da naikoa,

 egiteko betiko

 zorionekoa.

 

 Zure eskuetatik

 Jesus biotzera,

 pozik juan zaizu gaur

 zurekin batzera.

 Zerua irixteko

 ori da aukera,

 eta ara zoaz zu

 Jaunaren ondora.

 

 Apaizik ez balego

 Meza emateko,

 ¿Jainkoak ez al luke

 ludia erreko?

 Ni beintzat ortan nago,

 t'egia esateko...

 apaiz da Meza gabe

 giñake galduko.

 

 Laskibar'tar seme on,

 Konstantino jauna,

 biotzetik damaizut

 gaur, bai, zoriona.

 Orain arte bezela

 apal da zuzena,

 ill arteraño, beti,

 izan apaiz ona.

 


inprimatu