inprimatu
Ezkio'ko gaizaz [...]
Izenburua:
Ezkio'ko gaizaz [...]
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
645.zk.
Orrialdea:
3

Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz iritziak agertuaz

 

Luistar

 

  (Jarraipena)

 

 Goitiko agerketak

 diran agerkairik,

 ez dauka iñork noski

 Ezkiogakorik.

 Agertu dira oker

 naiko kaltegarrik...

 ¡sendatu bearrean

 gaizkitu elbarrik!

 

 Zuzenik agertu ez

 t'okerrak naikoa...

 ¡asarre dagoela

 deritzat Jainkoa!

 Birjiña izan balitz

 emen agertua,

 gorrotatuko zan, bai,

 geigo pekatua.

 

 Naiko ergelkeri ta

 zentzugabekeri,

 gai ortan esan dala...

 egia da ori!

 Ikusle diotenen

 batzuen gezurrari,

 toki geitxo emanak...

 daude, noski, eri!

 

 Ezkio-ko gai orri

 jartzean begira,

 burugabekeriak

 geitxo ikusten dira.

 Birjiña ikusteko

 batzuen ibillera...

 ez da egokia ta,

 ain gutxi izkera!

 

 Saiatuaz jakiten

 zunez ibiltzeko

 or daukagu gaia.

 Men-egitea zaigu

 onuragarria,

 ta setan jarraitzea

 txit kaltegarria.

 

 Oker eta setati

 Ezkio-ko gaian,

 dabiltzanak badira

 nere iritzian.

 Autsi bear da seta

 ona ez danean...

 bestela nola zuzen

 jarraitu bidean?...

 

 Elizak sinistu ta

 diguna erakusten,

 Jainkoari eskerrak,

 dena det sinisten.

 Ludian zorakeri

 asko da arkitzen,

 beragatikan erne

 ibilli gaitezen.

 

 Oloa ez da iñoiz

 izango garia,

 gezurra ere ain gutxi

 sekula egia.

 Jesus'en eta gure

 Ama txit garbia,

 zuzendu ta argitu

 beardun erria!

 


inprimatu