inprimatu
Ezkio'ko gaiaz... ara besteak
Izenburua:
Ezkio'ko gaiaz... ara besteak
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
630.zk.
Orrialdea:
2

Ezkio'ko gaiaz... ara besteak

 

Luistar

 

 Goitiko agerketak

 dirala —Elizak—

 aitortzen dituenak...

 ayetxek zuzenak.

 Berak baieztu arte

 erraz sinisteak,

 ez ditu gutxi sortzen

 naste ta kalteak.

 

 Agurtza esatea

 sarri ta zaleki,

 non-nai txit ona dala

 edozeñek daki.

 Otoitza txorakeriz

 naspiltzea —gaizki—

 dala ere, ordea,

 ziurtzat iduki.

 

 Sorginkeri tankera

 daukaten joerak,

 ez al-dira batzuen

 era ta esanak?

 Ala dirudite ta

 gure zentzu danak...

 zuzen ibiltzen lagun

 deigula Goi-Jaunak!

 

 Goiko Ama aotan

 ¡ez dakit nik nola!...

 ongi dakigu —batzuk—

 ibiltzen dutela.

 Ez dabiltzala nago

 Amak nai bezela...

 Goiko argiz ¡itxuak!

 argitu ditzala.

 

 Ama Birjiña emen

 agertuko balitz,

 ez litzake esango

 oinbeste txoro-itz.

 Okerrak sinistuta

 batzuek or dabiltz,

 eta nai ez dutela

 zuzentzea da gaitz.

 

 Jesus'en Ama'k ez du

 esan itz alperrik,

 oraindik gutxiago

 oker da gezurrik.

 Ikusle edo diran

 batzuek bederik,

 esan dituzte —baña—

 naiko sorginkerik.

 

 Erraz sinisten duten

 —onen babesean—,

 ¿gaiztoak ote dabiltz

 azpitik lanean?

 Gauza ez det ikusten

 itxura onean,

 diot, —ote dijoan—

 sinismen kaltean!

 

 Gezurrak sinistuaz

 egiak zalantzan

 dauzkaten —norbaitzuk—

 ia ote dabiltzan.

 Egien iturria

 daukagu Elizan,

 bañan gezurrak sarri

 ludi gezurtian.

 

 Elizak esan arte

 "sinistu diteke",

 erraz ez sinistea

 guk obe genuke.

 Ludi gezurti onek

 salduko lituzke,

 gezur kaltegarriak

 ugari ta merke.

 

 Sinismenean lendik

 epel dabiltzanak,

 oztu ta okertzeko

 oraingo egunak.

 Sorotik kendu gabe

 barrabas belarrak,

 ez dira indartuko

 iñoiz galburuak!

 


inprimatu