inprimatu
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Izenburua:
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
643.zk.
Orrialdea:
4

Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz

 

Luistar

 

 Aste Santuko eran

 batzuek Anduan,

 eta bideak —berak—

 karnabalkerian.

 Ori gertatu dala

 dago agirian,

 eta denoi begira

 Birjiña zeruan!

 

 Ezkio'ko gai ortan

 kalteak egiñak...

 ¡esan ere ez det nai

 nortzuk diran berak!

 Bañan bai esango det

 —Birjiña Mariak—,

 gorrotatzen ditula

 aragikeriak.

 

 Kontu txoliñ asko ta

 apaltasun gutxi,

 sortu diran tokira

 Maria ez da jetxi!

 Baietzean zaudena...

 ¡obe dezu etsi!

 biyar baño gaur obe...

 ¡berandu da etzi!

 

 Gai orretan —nolabait—

 naspildu diranak,

 ¡tamalez! badirade

 euskaldun on-onak.

 Gauezko ibillerak,

 alaba zintzoak,

 ez du nai egiterik

 Ama txir garbiak.

 

  Jarraitzeko

 


inprimatu