inprimatu
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Izenburua:
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
642.zk.
Orrialdea:
3

Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz

 

Luistar

 

  (Jarraipena)

 

 Mendi oetan balitz

 orain agertuko,

 ezaugarriren bat

 liguke utziko.

 Ikusleak lirake

 zintzoki biziko,

 eta guztiok, noski,

 giñake onduko.

 

 "Engaña mundo" asko

 dabiltz gaur ludian,

 urrutira joan gabe

 —gure inguruan—.

 Miraririkan ez ta,

 okerrak Anduan...

 gertatu dira noski

 an da inguruan.

 

 Gezur kaltegarriaz

 bazterrak nastutzen...

 ¿ote dabiltz norbaitzuk

 sinismena galtzen?

 ¡On onak zeratenak!

 asi ba pensatzen,

 premia badago-ta

 okerrak zuzentzen.

 

 Joanetorri oyetan

 Ezkio'n ta abar,

 ibili omen dira

 illunpean baldar.

 Batzuen gurasoak

 biotzak txit dar-dar...

 dauzkatela egin dute

 begi biaz negar!

 

 Ama Birjiñak ez du

 kalterik ekartzen,

 baizik datorrenean

 gaitu gu sendatzen.

 Sinistu leike Ezkio'n

 ez dala agertzen...

 ¡emakumeak, ekin,

 goiz-goiz etxeratzen!

 

  (Jarraitzeko(

 


inprimatu