inprimatu
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Izenburua:
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
641.zk.
Orrialdea:
3

Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz

 

Luistar

 

  (Jarraipena)

 

 Irudipenaz asko,

 maltzurkiz besteak,

 ibili ote diran

 daude iritziak.

 Zoritxarrean ta

 diraden egiak...

 ¡ala diran ustean

 nik emen jarriak!

 

 Esan bear diranak

 baliket esango...

 ixildu obe detala...

 ¡nitzake ixilduko!

 Bitartean, ordea,

 gertu jarraitzeko...

 gezurrari egia

 ez diot deituko!

 

 Goiko Ama ez dala

 Ezkio'n agertzen

 iritzi ori det gaur

 zinziñez aitortzen.

 Elizak ez bait digu

 ango ezer egitzen,

 eta Eliza zuzen...

 beti da ibiltzen!

 

 Elizak baliguke

 baietza esango,

 poz-pozik sinisteko...

 neroni lenengo!

 Elizak egiztea

 askoz nuke naigo,

 baño ala gertatzeko

 oker geitxo dago!

 

 Ama Birjiña maite

 dezagun benetan,

 bañan ez uste —danik—

 agertzen Anduan.

 Okerrik ez du nai-ta

 Bere inguruan...

 guri begira dago

 Jesus'en ondoan!

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu