inprimatu
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Izenburua:
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
640.zk.
Orrialdea:
3

Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz

 

Luistar

 

  (Jarraipena).

 

 Lourdes'en mirariak

 asi ziran sarri;

 Ezkio'n orain arte...

 gaixoak elbarri!

 An Ama agertzen zan

 guztion pozkarri,

 eta emen okerrak...

 naikoa ugari!

 

 Ama Birjiñak —iñoiz—

 agertzen danean,

 ezaugaia utzi

 oi du agirian.

 Orrelako ezer nik

 Ezkio-inguruan...

 ez det ikusten —baizik—

 okerrak zokoan!

 

 Ezkio'ko ikusle

 dirala diotenak,

 ezagutzen ditut, bai,

 or nunbait geienak!

 Ez dira egokiak

 batzuen joerak,

 ta zenbat ote dira

 arrotu ez diranak?

 

 Joera ez egoki

 ta arrotasuna,

 ez da zeruko Amak

 iñoiz dakarrena.

 Txirrist egin dutenak

 daukate errena,

 ta, erori diranak...

 ¡au da okerrena!

 

 Ardi narruz jantzita

 Ezkio aldean,

 otsoak izan dira

 nere iritzian.

 Askotan izana naiz

 uste txit onean,

 baño naigo det orain

 otoitu etxean.

 


inprimatu