inprimatu
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Izenburua:
Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
639.zk.
Orrialdea:
3

Ezkio'ko gaiaz egiak esanaz eta iritziak agertuaz

 

Luistar

 

 Ibillera oyetan

 mirari zuzenik,

 gertatu dan susmorik

 ere ez daukat nik.

 Itz da egite oker,

 eta kaltegarrik,

 izan dirala, berriz,

 nago sinisturik.

 

 Otoitz asko egin da

 Andua orretan,

 eta ez gutxik ongi

 ta bene benetan.

 Bañan gaiztoak ere

 onen babesean,

 badabiltza noski-ta...

 esnatu gaitean!

 

 Illunpean batzuek,

 aitzaki orrekin,

 nola ibiltzen diran

 ¡Jaungoikoak jakin!

 Guraseak! ardura

 izan gazteakin,

 denak ez dabiltza-ta...

 Ama Birjiñakin!

 

 Bernardita Lourdes'en

 nola ibili zan,

 irakurri izan det

 iñoiz liburuan.

 Aren antzera —iñor—

 Ezkio aldean,

 ibiltzen danik ezin

 sartu zait buruan.

 

 Bernarditak egia

 ta apaltasuna

 maite omen zituan

 zalako zuzena.

 Askok eskeiñi zioten

 diru ta txanpona...

 artu gabe izan zan

 beartsu ta ona!

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu