Luistar
Bertso batzuek ipiņitzeko
artu det pentsamentua:
biar bezela ayek jartzeko
baldin banu talentua.
Badakit ondo Zuk daukazula
gauza guziyen kontua
zeruko Aita argi zaidazu
nere entendimentua.
Orain bi urte asi nitzan da
oneraņo bitartian
zenbait umore eder jarri det
Bidaniya'ko partian;
oraiņe zerbait biraldutzea
nua bada ni ARGIA'n,
nere oponiyua azalduaz
Euzkadi'rekin batian.
Gure munduko bizi-modua
guziyentzat da laburra.
Griņa gaiztoak tiratzen gaitu
ortatik dator makurra:
leku askotan ikusi oi da
lapur guardiyan lapurra,
berak asko nai ezin sufritu
bestek daraman apurra.
Alper askori gustatzen zayo
bestek egiņa jatia.
Berentzat zer nai komenentzi ta
pobriarentzat kaltia,
Euskal-erriyan alperrak dauka
izugarrizko suertia;
aundiyarentzat libertadia
beti zabalik atea.
Mundu onetan dijuan martxa
etzait asko gustatzen,
bear bezela portatzen baņa
errezago da juzgatzen;
pobriarentzat amenazua
kopeta dute beztutzen,
orrelakuak asi litezke
txerri belarrik bildutzen.
Gure tartian gauza bat dago
izugarri itxusiya,
begiyetako bista ona ta
iņor ezin ikusiya;
atzerritarrak zabaldu zuten
belar txarraren aziya.
Baņa aspaldi izan bear du
ura iyartzen asiya.