inprimatu
Azkoiti'ko "Norbait"-eri
Izenburua:
Azkoiti'ko "Norbait"-eri
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
600.zk.
Orrialdea:
1-2

Azkoiti'ko "Norbait"-eri

 

Luistar

 

 Ama Birjiņa ikusten zuan

 Bernardita apala zan,

 ta Ezkio'ko ikusle batzuk

 bezela ibiltzen etzan,

 Lourdes da Ezkio'n alde aundia

 dagola nai nuke esan...

 an egia ta —emen naspillak—

 len t'orain ote dabiltzan.

 

 Ezkio'n batzuen ikusketa ayek

 goitikoak ziran ustean,

 neroni ere ortan egon naiz

 iya urte-bete osoan.

 Orain, ordea, gertakariak

 begiratu t'aztertzean,

 neskatzu baņo —ustez arrazoiz—

 aldatu naiz iritzian.

 

 Ama Birjiņa an ikusitzen

 dutela dioten geienak,

 iņola ere ez det esango

 diradela gezurtiak.

 Oyek benetan dabiltza, bada,

 eta esanaz egiak...

 baņo uste danez —an ezdagona—

 ikusten diotek begiak.

 

 Ikusle oyek ara joan gabe

 obe dutela gelditu,

 jakintsu batek esan ziran-da

 arretaz nion aditu.

 Ori esanaren kaltez dabiltzan

 nion ondoren galdetu,

 —erantzan ziran— "bai, noski; eta

 egiten naute kupitu".

 


inprimatu