inprimatu
Albiztur
Izenburua:
Albiztur
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
336.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Albiztur

 

Luistar

 

 -1-

 

 Guraso Euskaldun jainkotiarrak

 seme-alabak ezitzen,

 maitekor eta pozik zioten

 nola bizi erakusten.

 Eta orrela -jaietan ere-

 garaiz ziran etxeratzen

 t'apari ona zioten amak

 seme-alabai ematen.

 

 -2-

 

 Guraso eta kristau zintzoak

 Albiztur'en, ba, oi dira,

 sinistutzeko -ezarritako-

 argibideai begira.

 Orregatikan oinbeste Luistar

 igo ziran aldarera,

 ta Jesus Mezan etortzen zaie

 Osti eta kalizara.

 

 -3-

 

 Oyek guztiak erritarrentzat

 ongi dute otoituko,

 gu ere beraz otoitutzea

 ez ote gera otoituko?

 Alkarren aldez otoitz egiņaz

 ba-giņa zeruratuko,

 antxe alkarrekin zer zoriona

 guztiontzat betirako.

 


inprimatu