Garizuma huntan
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Mundu zabala baita, denetarik sutan
Jendea jelosian, herra urgulutan
Horien gainean nik, zer pensatzen rutan
Bertsu hok adi otoi, Garizuma huntan.
2
Lantegi askoetan, guzieri kasu
Aharra maite dute, lana uzten usu
Bortitzegi manerak, ez aski deskantsu
Zeri buruz goazin, pentsaketan nauzu.
3
Gazteak eskoletan, bazterrak nahasi
Elgar enganatu-ta, denak nahi hautsi
Hori ez baitzen aski, politikan hasi
Lanik ez egin nahi, bertzek behar hazi.
4
Hirian zonbat dagon, droga tzar horrekin
Zer irrisku handitan berek-e ez jakin
Heriotze lotzaz, plazer bat da egin
Orai berek pati-ta, denboran haurrekin.
5
Zonbat erresumetan espantuz beteak
Amerika lehenik, ondotik bertzeak
Diruen erain-leku, ilargi-bideak
Jenden erdiak aldiz, munduan goseak.
6
Xuxentasunikan gaur, nehon ez da alan
Traidorea libro ta, zuzena kartzelan
Gogoan den egia, ez daiteke erran
Bien bakeratzeko, hamar dira gerlan.
7
Ohointza, ukatzea, eta bertze asko
Hiltzea-re libro da, dirua lekuko
Hiri eta herritan, bali denendako
Hiru ditazke eros, battoren saltzeko.
8
Horiek nahiz diren, urruneko gauzak
Hemen berean dira, hanbat berri latzak
Nun nahi badabiltza, otso eta hartzak
Suntsitu nahi tuzte, artalde ta funtsak.
9
Karitatea xeka, urguluan josi
Etxen mutil zirenak, auzoan nagusi
Jaunaren legea guk, ez dezagun hautsi
Hemen hartu guziak han beharko utzi.
10
Mintzo dira guziak, Europan merkatu
Guzientzat segurki gauza onak ditu
Aspalditikan hemen, egiten da tratu
Auzo batek-e berdin bertze bat du saldu.
11
Trixtezian hola nik egiten dut solas
Egun oroz ez daike, nigarrez ere has
Hargatik ikaretan, beldurtua arras
Hilak ote direnetz, Kaen eta Judas.
12
Ene pertsu hauk ditut, gore kantatuko
Ainitzak baitirade, beharritik flako
Heien ta enetako bera bada Jainko
Orroit gaiten denentzat, heldu dela Bazko.