inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
4
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
754.zk.
Orrialdea:
4

Luistar

 

 Sari bat milla erreal,

 bigarrena beia,

 guztiok degu, noski,

 sari oien naia.

 Irabazi litezke

 artuaz ARGIA...

 bera erosteko, ba,

 ez izan nagia!

 

 ***

 

 Udazkenera iritxi gera,

 negua dator urrena;

 ¡zenbat moztu dan —ia oraintsu—

 ain luzea zan eguna!

 Ez da egokia izan oi iñoiz

 gaitz esaleen jarduna...

 ¡ala bazera, irakurlea,

 etzera, noski, gizona!

 

 Beste txoriak mututu ziran...

 ez ala txantxangorria...

 txoritxo orrek alaitzen digu

 udazkenean erria.

 

 Maixiatzeko oitura izanik

 biziro kaltegarria...

 gaitz-esaleak dauzkan erria

 maitasunean urria!

 


inprimatu