inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
4
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
750.zk.
Orrialdea:
4

Luistar

 

 Bazkari luzea ta

 elizkizun motzak,

 nai ditugunak gaude

 gaur, noski, geienak,

 Arratsean nolabait

 goiz zintzo ziranak...

 kaltekor dira oyentzat,

 bai, pesta egunak!

 

 Gure erriko pestak,

 aizearen eran,

 batzuentzako beintzat,

 zein azkar joan ziran!

 Aldi guztiak doaz

 lasterka ludian.

 t'aize geiyegi dabil

 batzuen buruan.

 

 Aize arro ta asko

 buruan daukana.

 da Andre Maria'ren

 antzik ez duena

 Maria izan zan beti

 garbi ta zuzena...

 guk zerua irabazten

 ba'daukagu lana!

 


inprimatu