inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
4
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
731.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Ama naigabetu ta

 Antonio Donea,

 zuen al-aundietan

 daukagu ustea.

 Ain naspildua dagon

 gaurko gizartea...

 ongi zuzendu dadin

 jarri zuek pakea!

 

 ***

 

 Kukuak ekin dio

 ederki abesten,

 beste txoriak orrek

 oi ditu esnatzen.

 Aste Donea dator

 ta gabiltzan zuzen,

 saiatuaz Jesus'en

 oinkadai jarraitzen.

 

 Jesus'ek maite gaitu

 ezin da geyago

 gauza egun gure zai

 Elizan bait dago.

 Goazen ba beregana

 gero ta sarriago,

 geren naiak jarriaz

 lurretik gorago.

 

 Gurutzean gugatik

 Jesus il zitzaigun,

 erakusteko nola

 bizi bear degun.

 Zeņen asko nai digun

 ongi da ezagun,

 beragatikan, izan

 gaitezen eskardun.

 


inprimatu