inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
708.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Sagardoa, gaztaiñak,

 talo ta esnea...

 dauzkanak uxatu du

 neguko gosea.

 Poz-porik bizi leike

 oyekin asea,

 baldin zuzen badauka

 bere gogapea.

 

 Uzta ona duena

 ez dago arlote:

 auzoan aberatsak

 poztu izan naute.

 Askori egin die

 jaiko lanak kalte...

 ¡premi gabe ez egin

 iñoiz jairik aste!

 

 ***

 

 Jesus Errege degu

 zeru ta lurrean,

 bizi gaitezen pozik

 Beraren menpean.

 Ala nai ez dutenak

 ¡ain zori txarrean!

 ez dira igaroko

 zeruko atean.

 


inprimatu