inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
704.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Agurtza otoituaz

 sarri ta Elizan,

 Mariaren seme onak

 bear degu izan.

 

 Euskaldunok baturik

 nai gaituzu ikusi...?

 Agurtza egunero

 ongi otoitzen asi!

 

 Anai asarretuak

 adiskidetzeko,

 Agurtza esana ¡Ama!

 jarri bitarteko.

 

 Askok Agurtza ongi

 ba-genu esango,

 ez litzake oinbeste

 asarre izango.

 

 Agurtza egunero

 esaten duena,

 sarri edo berandu

 izango da ona.

 

 Agurtzaren bitartez

 laguntza ugariak,

 iritxiko dizkigu

 Birjiña Mariak.

 


inprimatu