Esperantza bihotzean
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Zazpi une huntan dut nik bihotza eri
Bakarrik naizelakotz egun zait iduri
Geroztik zertan ote, da nere Iholdi
Xoko hortan baziren, Lehen zonbait lili
Batto nahiz bilatu, behar dut itzuli.
2
Gogoa arin eta, bihotzare airos
Kaliforniat joan nintzan, izan nahiz uros
Ordutik karkuletan, nago egun oroz
Fortuna egiteaz, ez hanbat agrados
Ez diot urostasunik, horrekilan eros.
3
Nola zerua dagon, betea izarrez
Halaber gogoa dut, oraixet plazerrez
Aski egonik segur pena ta dolorez
Herrirat ekartzen nu, amentsak hegalez
Maiteço bat neretzat oraino badenez.
3
Agur zuri Iholdi, nere sort-herria
«Lukugaray» etxea, ta «Hoxa» mendia
Agur ner'haurrideak ta ama maitia
Agur, agur bihotzez, nere ohantzia
Berritz heldu zaitzue, airatu xoria.
4
Musu eta nigarrez, guziak agurtu
Plazer handiagorik munduan ez sortu
Bainan maleruski zaut, denbora izartu
Izarian delakotz, behar naiz baliatu
Andre gai baten xerka ere abiatu.
5
Lehen ezagutuak, ainitzak joanak
Bai eta ondokoak, oraino ez jinak
Neretzat on zirenak, ezkondu geihenak
Berritz eremanen tut, karrituan penak
Urerat utzirikan, aments ederrenak.
6
Iholdi, Armendaitze, Donibane naski
Ortzaizeko pestake, ez ditut ahantzi
Horien bisitatzen, laster nintzen hasi
Nahiz bihotz lagun bat, hor nunbait ikusi
Bainan guziek naute, bakarrikan utzi.
7
Eskual-herriko neskak, heia nun zirezte?
Eskont-gairik ez dea, batto edo beste
Hiru anai bagira, hiru bihotz gazte
Zuekin nahi tugu, amodioz bete
Deneri dautzuegu, berritz ikus arte.
8
Orai arte aizanik, gogotik lanean
Ohartu naiz nintzela, ezkont adinean
Osasuna badut ta, naiz bizi moldean
Bakarrik jina eta, bakarrik juaitean!
Bainan esperantza dut, nasai bihotzean.
9
Ez izanikan nitan, amodio beroa
Lagun kontsolatzaile, hor daukat geroa
Goraintzi diot dener, zabalduz besoa
Ikus arte Iholdi, ni berriz banoa
Gorputzez urrun bainan, hor utziz gogoa!