inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
675.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Lotsagarria omen-da

 or dagon billera,

 ortikan bide gutxi

 noski gaiztokira.

 Seme-alabai zintzo,

 gurasoak begira,

 t'ez utzi joaten iñoiz

 galtzeko tokira.

 

 Garizuma garaian,

 naiz izan garbiak,

 al-degun gutxiena

 dantza ta jolasak.

 Oyek ba-dira berriz

 zikin da traketsak.

 ezin egin ba iñoiz

 mutil da neskatxak.

 

 ***

 

 ARGI DONEA artzen duena

 jakintsu egin liteke,

 guk bear degun jakinduria

 ortxen daukagu ta merke.

 Azkarrak eta ¡motel geranok!

 or ikasi genezake,

 arro-gaiztoak ¡jakintsu-apal!

 orrekin egin gindezke.

 


inprimatu