inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
665.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 IRAKURLE BEGIKOA!

 

 Urtezar ongi amaitu eta

 berria berdin astea,

 biotz-biotzez opa dizut bai,

 irakurle on maitea.

 Baten ondoren —gelditu gabe—

 badatorkigu bestea..

 ¿gaur zarra dana etzan antxiña

 jayo berri ta gaztea?

 

 Emengo aldi —guztiz laburra—

 bukatzen zaigun unean,

 aurkeztu bearra izango degu

 Jaungoikoaren aurrean.

 Zuzen biziaz ongi iltzea

 egin dezagun ludian,

 eta Jainkoak artuko gaitu

 beti-betiko zeruan.

 

 Zuzen bizi ta ongi iltzea

 gure eskuan egonik,

 beste aldera baldin ba'goaz

 ez degu noski bururik.

 Jaunaren aurka dabiltzanetan

 jakintsu eta gizonik...

 ala dabiltzan bitarte ortan...

 ez da iñun bat bakarrik!

 


inprimatu