inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
664.zk.
Orrialdea:
3

Irakurri eta gogaldu

 

Luistar

 

 Maria eta Jose

 Belengo urian,

 ostatu billa ziran

 Eguerri bezperan.

 Etzioten, ordea,

 iņork ere eman,

 eta gelditu ziran

 estalpe batean.

 

 Estalpe txiroa zan,

 gaua oso otza,

 orduan eta antxen

 Jesus-en jayotza.

 Gertakari oyekin,

 daukagun biotza,

 paketsu jarri leike

 ta iritxi poza.

 

 Jesus, Maria eta

 Jose irugarren,

 zeruko aundienak,

 ludian beartsuen.

 Ikasbide baikaiņak

 eman zizkiguten,

 zerurik nai ba-degu

 saiatu jarraitzen.

 

 ***

 

 "Gure Mutillak", artu,

 guztiok Luistarrak,

 bera irakurriaz

 pizteko indarrak.

 Orren erakutsiak

 ain dira ederrak,

 ausnartu ditzagun ba

 idazki jatorrak.

 

 ***

 

 BIDANI'KO "ZIMELKAITZ"-I

 

 Bertsoak yayo jarri dituzu

 Bidani'tikan "Zimelkaitz",

 eta beroyek ongi-irakurtzen

 ni ere pozik jardun naiz.

 "Enbitarikan" ez nizun bota

 apustu eta peri-gaiz...

 ŋnere ustez egi nik ezarriak

 etziņun artu onginaiz?

 

 Jaiaz jokatu bear ez liraken

 apustuak kaltegarri,

 askorentzako oi diralako

 zerbaitxo nuen ezarri.

 Diru-jokatze eragabeak...

 ez al-diozu igarri?

 negar aundiak sendietara

 nola oi ditun ekarri?

 

 Dirurik ezer jokatu gabe

 apustu egin liteke,

 ta jarri nuen gai artan —ala—

 pozik egingo nizuke.

 Orko aizkolketa —nerearekin—

 "pare" jarri nai zenuke?

 Ura garesti zan askorentzat....

 nere au denontzat merke!

 

 Astelenetan Tolosa-raņo

 joan izan naiz sarritan,

 eta peririk ikusi gabe

 ez naiz biurtu gutxitan

 Guretzat onak diran "aliak"...

 besteri "bota" pozikan...

 ĄKristau jatorrak ez du eskeintzen

 beretzat txarra danikan!

 

 Baserritarrak eroso bizi

 diran iritzi okerrik,

 ez det izan-da, ain gutxi berriz,

 zuk diozun "gutizirik".

 Aurrera neri erantzuteko

 artzen badezu asmorik,

 nor zeran garbi ager zaitez-da...

 jarraitzeko nago pozik!

 


inprimatu