inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
648.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Atzo tabernara ta

 gaur andik etxera,

 ia oñez azturik

 ¡ori dek itxura!

 Moskorrari ardoa

 igoaz burura,

 ardoak jatxitzen-du

 burua loitara.

 

 Errondarik ez dago

 ardandegietan,

 lege lasaiak daude

 orain emen beian.

 ¿Moskorrari ardoa

 geigo ere eman?

 ¿Aitortzen al dezute

 au aitortegian?

 

 Ardo saltzalle eta

 moskortzen diranak,

 zuen mendean daude

 ¡agintari jaunak!

 Oitura txarren aurka

 egin alegiñak,

 epaituko gaitu-ta

 Jaungoiko zuzenak.

 


inprimatu