inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
638.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Badakit ongi txit zailla dala

 guztien naia egiten;

 ongaia dago —egin bear dana—

 zuzen egiten jakiten.

 Mendeko gaxoen erruki gabe

 dira batzuek bizitzen...

 beragatikan, naikoa lan dago,

 oker guztiak zuzentzen!

 

 Ardoa saltzen duten etxeak

 gau beranduan zabalik?...

 Batzuentzako ez artzea obe

 Elosegi'ren txapelik!

 Jainkoak ongi ikusi ondoren

 oraiñ aldiko naskerik,

 ez digu eman, iñola ere,

 zigorrada aundirik.

 

 Premi gabeko jaietako lan,

 itz ta ibillera lizunak,

 ludian ere zigortzen daki

 gure Jaungoiko zuzenak.

 Beraren aurka alperrik dira

 gaizto guztien kemenak...

 ¡oben guztiak ongi aitortu

 t'izan gaitezen on-onak!

 


inprimatu