Emazteaz
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Nahi ala ez sinesten baitut norbait badagola Jainko
Kreatzearen mixterioa ez dut gordean utziko
Ene ustean ez zen Jainkoa holako obran hasiko
Emaztekia ez egitekotz gizonaren iduriko.
2
Hain segur ere pentsatu zuen gizonkia kreatzean
Lore bakar bat ez zela aski berak egin baratzean,
Emaztekia ezarri zion berehala sahetsean
Mila lokarri landatu nahiz bakotxaren bihotzean.
3
Berandu gabe hasi gaitezen emaztea goraipatzen
Orai artean baztertuetan ardura gelditzen baltzen
Gizonak duen indar faltsua ez balinbadu agertzen
Aitor dezagun hori duela eztitasunez ordaintzen.
4
Gizonak ez du emazteari behar den giderrik uzten
Nolakoa den, bere laguna ez baitu ongi ikusten
Baketzailea den emaztea ez da gudukari hasten
Bere bihotzak erakatsirik umilki denen jasaiten.
5
Emaztekia ona zagola ikusi zuen Jainkoak
Gizonak kanpoz azkar badira barnez baitira flakoak
Bakarrik utziz guzien jabe izanen ziren otsoak
Beren indarra hautsi ez balu emaztearen gozoak.
6
Berak amentstu erreinu hura andreak hartu baitio
Emazteari gizonak usu botatzen du mendeklo
onhartu behar badauka ere entzutea du hastio
Bi mila aitek ez daukatela Ama bakar bat balio.
7
Ezin ditaike gizona altxa emaztekia apalduz
Nik ere hori ez dut apaltzen ta gorago ezin ikus
Jainkoak lehen egin bezala elgarrekin ditzagun-utz
Uztaeri berak ereman ditzan ildo on berari- buruz.
8
Emaztekiaz mintzatzeko nik izan badut atsegina
Dohain guziak; ezin aztertu hori gauza bat jakina
Ez zinitudan gaur goretsiko maitagarri ez bazina
Naizen-gizonak deituko zaitu biziaren erregina.