inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
3
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
613.zk.
Orrialdea:
13

Luistar

 

 ¡Urte berri on! opa dizuet

 euskaldun anai-arrebak;

 onak izaten lagun deigula

 jayo zaigun Jesus Aurrak.

 Gezurrik eta asarre gabe

 maiteki esanaz egiak

 bakoitza benaz saiatu ezkero

 bizi gindezke guztiak.

 

 ***

 

 Gure artzai onak izendatuai

 laguntzen saia zaitezen

 eta orrela —bildurrik gabe—

 ibilliko gera zuzen.

 Periodikoa —ona ote dan—

 ongi jakin-da erosten...

 Jainkoa benaz maite dutenak

 bakarrik ditut ikusten!

 

 ***

 

 Irurogei t'amabost

 Egutegi neri,

 Donostia'tik dizkit

 norbaitek ekarri.

 Askok nai dute eta

 nabilkite larri,

 geigo eskatu bear

 nere ustez sarri.

 


inprimatu