inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
605.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Jesus degu guztion

 Errege Goitarra,

 Berak emanda degu,

 daukagun indarra.

 Biotzez maitatuaz

 —Jaun orren bildurra—,

 izan dezagun beti...

 joateko zerura.

 

 ***

 

 Garbitokiko animan alde

 guztiok otoi dezagun,

 gure senide —emen izanak—

 biotzez maite ditzagun.

 "Gutzaz erruki zaitezte anaiak"

 deika dauzkagu gau t'egun,

 beragatikan, al-degun eran,

 bakolizak lagun deiegun.

 

 ***

 

 Baberrun eta gaztaiņa gutxi

 dutela diote geienak,

 eta gaņera giro onik ez

 ongi biltzeko daudenak.

 Oyek guztiak eman bear ditu

 gure Egille dan Jaunak,

 eta geyago emango luke

 danok bagiņake onak.

 


inprimatu