inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
603.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Sagar eta artoak

 auzotik ostutzen,

 ez dira noski emen

 batzuek lotsatzen.

 Orrela dabiltzanak

 diranean atxitzen,

 asi bearra dago

 bizkarrak berotzen.

 

 Egunaz zurrut eta

 gabaz lapurreta,

 ez luteke egingo

 kartzelan sartuta.

 Tabernariak ere

 badakizute-ta...

 ardotikan ez eman

 ostuak artuta.

 

 ***

 

 Zurrut asko egin da

 berandu etxera?

 Ez da au katoliko

 zintzoen tankera.

 Karlistak alkarrekin

 burrukatu dira...

 t'abertzaleak oyei

 leyotik begira.

 


inprimatu