inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
602.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 ĄErrukarriak! dotriņa gabe

 azitzen diran gazteak,

 t'oyen guraso —zabar aundiak—

 ikusten ditu Jainkoak.

 Nai ta naiezko il bearra degu

 jayotzen geran guztiak,

 ta ill ondoren gezur guztiak

 zapaltzen ditu egiak.

 

 ***

 

 Eliz da apaizak bear dutena

 daukagu eman bearra,

 emanai ezik —balebil norbait—

 artu lezake bildurra.

 Arrazoi aundiz daula Gotzaiak

 guri eskatzeko indarra,

 t'aitari eman nai ez diona

 oso da seme kaskarra.

 

 ***

 

 Lezo'ko "Anaxtasio"ri erantzunaz

 

 Adiskideak konbidatzeko

 ziza ori ta gaztaiņak,

 gutxi dauzkagu —eta gaņera—

 oraindik eldu-ariņak.

 Asko t'ederrak dauzkagu orain

 sagar da gibelurdiņak,

 nai dezunean etorri, bada,

 zorrotz jarrita agiņak.

 


inprimatu