Luistar
Sinistu bear diran egiak
sinistu ditzagun sendo:
eta urkoak maite izanaz
bizi gindezke gu ondo.
Apaka dan igoko da bai,
arroak baņo gorago,
baņa gorrotoz bizi danentzat
toki onik iņun ez dago.
Ikusmen ona iduki eta
alkar ikusi eziņa?
Euskalerritik bota dezagun
arren gorroto zikiņa!
Orretarako egin dezagun
zintzo ta maiz alegiņa,
eta Jainkoak emango digu
saria edo ordaina.
|