inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
593.zk.
Orrialdea:
4

Luistar

 

 Tankera ortako periodikorik

 ez degu bear erosi,

 berak dakarten izkuntzarikan

 ain gutxi, berriz, ikasi.

 Euskalerrian komunistarik

 jarri ez dedin nagusi,

 katolikoak alkar maitatzen

 ben-benaz gaitezen asi.

 

 ***

 

 Egun oietan ez dago gaizki

 plazan garbi dantzatzea,

 norekin ordea, asi baņo len...

 ongi da begiratzea.

 Neskatxak beintzat onena dute

 argitan etxeratzea;

 ta biderako —iņola ere—

 lagun txarrik ez artzea.

 

 Erri oetan pestak oi diran

 illunabar da gauetan,

 ŋgazte batzuek nola dijoaz

 beren etxera... bidetan?

 Ama zabarrak larritzen dira

 ollo bat ezpada kotan,

 eta alaba kanpoan dala

 su ondoan daude lotan!

 

 Ama, alaba; aita ta seme

 guztiok gera argalak,

 batzuek zintzo bizi oi dira

 besteak sarri ergelak.

 Noiz nai ta nun nai nola gabiltzan

 ikusten gaitu Jainkoak,

 t'oben larrian iltzen dan iņor

 ez du artuko zeruak.

 


inprimatu