inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Jarrai aurrera aurrak

 Dotriņa ikasten,

 bera jakiņaz bait da

 zerua irabazten.

 Ori ez dakitenak

 ez dute jakiten,

 zuzen bizi izaten

 eta ongi iltzen.

 

 ***

 

 Pesta oyetara joan

 oi dira gazteak,

 neskaitx da mutil saillak

 txit alai guztiak.

 Etxetik irtetzean

 txukun da garbiak,

 ez dira berdin biurtzen

 illunpe zaleak.

 

 Gurasoak begira

 seme ta alabai,

 ez utzi ba joaten

 pestara nola nai.

 Norekin eta nola

 dabiltzan gazteai,

 begira zaiozute

 arduraz, arren, bai.

 


inprimatu