inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
576.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Alkar maite bagendu

 bear dan bezela,

 ni beintzat ziur nago

 batu gindezkela.

 Bakoitza bagiñake

 katoliko apala,

 bildur gabe gurea

 litzake txapela.

 

 ***

 

 Aida gorria, esti sardea,

 ta itulari okerra,

 baldin zuzentzen ez bazerate

 astinduko det egurra.

 Obe dezute lanari ekin

 garaiz artuaz bildurra,

 bestela sarri berotuko-da

 bateon-baten bizkarra.

 

 ***

 

 ¡AU JENDEA GAUDE!

 

 Urko-lagunen utsegiteak

 azkar ditugu arkitzen,

 eta txikiak badira ere

 oituak gaude aunditzen.

 Gero ¡kanpoan! diranak eta

 ez diradenak kontatzen,

 etxean pertza zuloakin-da...

 auzoan eltze konpontzen!

 

 Kalte aundiak egin ditu

 maixiatzallen mingaiñak,

 eta badira oien artean

 itxuraz apaiñ-apaiñak.

 Beren erruak itzez edertu...

 urkoarentzat zotiñak,

 akelar baño urreagoan

 dauzkagu noski... sorgiñak!

 

 Besteren oben edo errurik

 ez degu bear aitortu,

 eta bakoitzak geren biotza

 ongi dezagun aztertu.

 ¡Mingain-luzeak! biotzetara,

 txertu gaiztorik ez sartu,

 sendakaitza dan —minbizirikan—

 ez dedin, arren, an sartu.

 


inprimatu