inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
574.zk.
Orrialdea:
6

Luistar

 

 Amaika urteko mutil mardula

 agertzen da gaur, ARGIA

 eta berari begira pozez

 dago, bai, Euskalerria.

 Bere izkuntza —badakizute—

 dala euskera garbia...

 ¡Zorionak zuri, asteroko-on,

 euskaldun maitagarria!

 

 Irakurlea, bear bezela,

 maite al-dezu euskera?

 Maite badezu, erosi ARGIA,

 astero, gaurtik aurrera!

 Bera artu-ta irakurriaz

 atera bike onura,

 eta gañera igaro ongi

 astia edo denbora.

 

 Astia ongi igarotzea

 gauza bikaiña... benetan,

 ta ortarako gai asko daude

 ARGIA'ren orrietan.

 ARGIA baño lagun oberik

 astean eta jaietan,

 billa ta billa ibilli arren...

 arkitzea naiko lan!

 

 ***

 

 Diran bezela gauzak ulertzen

 bear genuke saiatu,

 eta arinki ez iñoiz, arren,

 ezertxo oker aditu.

 Mingaiñak gaizki itzegitean

 biotzak zauritzen ditu...

 ongi itzegin dezagun, bada,

 edo ixillik gelditu!

 


inprimatu