inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
563.zk.
Orrialdea:
12

Luistar

 

 Begi argiaz guztioi begira

 daukagu beti Jainkoa,

 eta zerua irabazitzen

 laguntzen digu naikoa.

 Aldi batzuetan izanagatik

 eramanpen aundikoa,

 Bere garain astinduko du

 zigorrarekin eskua.

 

 Bere Lagundi maitagarria

 Jesus'ek ez du utziko,

 eta Jesuitak, jazartu arren

 pozez dirade biziko.

 Ludi ontako agintariak

 guztiak dira, bai, ilko,

 eta bizitzan irabazia

 emango zaie betiko.

 

 Jesuita maite agurgarriak

 Jesus Beraren antzera,

 pozez da alai ĄGurutz-bidetik!

 igoko dira zerura.

 Etsai guztiak aurka irten arren

 etzaiote, ez, ardura,

 ludi ontako nai gabe danak

 labur-laburrak bai dira.

 

 ***

 

 Antonio ta Buenabentura

 Santu biyai otoitu-ta,

 iritxi dezun sariarekin

 poztu zindezke Alberta.

 

 ***

 

 On bazaiote osasuna ta

 bestela berriz zerua,

 bi gaixo oiei eman zaiezu

 gure Jabe ta Jainkoa.

 

 ***

 

 On Martzelino, Araba utzi-ta,

 Gipuzkoa'ra lenbaitlen,

 maite zaitugun erri aldera

 ia etortzen zeraden.

 

 ***

 

 ARGIA eta Gure Mutillak

 asko argitzen gaituzte,

 beragatikan, arpidetuaz,

 guk bear ditugu maite.

 


inprimatu