inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
557.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Periodiko ta liburu asko

 ez dabiltza gaur zuzenak,

 ta oker oiek ez dira iñoiz

 erosi bear gizonak.

 Txarrak utziaz artu ditzagun

 billatzen diran onenak,

 eta orrela izan gindezke

 benetako euskaldunak.

 

 ***

 

 Apaiz berri on Konstantino, zuk,

 ar tzatzu gaur zorionak,

 eta aurrera guk nai genuke

 zintzo egin zure esanak.

 Erakutsi, ba, ¡ez jakin oiei!

 Zeruko egi sakonak,

 eta ludian urte askoan

 gorde zaitzala Goiko-Jaunak.

 

 BIOTZ-BIOTZEZ

 

 Gora-bera asko izan ditugun

 urte au ongi bukatzen,

 Kristau guztioi lagun deigula

 diot Jaunari eskatzen.

 Ta urte berri zorionduna

 denoi dizuet opatzen,

 eta alaxe izango degu

 alkar badegu maitatzen.

 


inprimatu