inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
551.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Limosna emanaz izan gaitezen

 gu ere Mixiolari,

 eta jentillak bear ditugu

 gure artaldera ekarri,

 Jesus maiteak guztiok-gatik

 odola zuan ixuri,

 eta guk beti —Bera maiteaz—

 lagun deiogun alkarri.

 

 Txina'n jentillak eta Espaņa'n

 masoiak buru nai dute,

 ta orrelako buru gabeak

 Jainkoa ez dute maite.

 Bizi dirala biotz okerrak

 zuzenduko al-dituzte,

 bestela oyek beti inpernuan

 bizi bearra daukate.

 

 ***

 

 Apaldu beer genuken asko

 gerade noski arrotzen,

 eta arroak atsekabeak

 zipozki ditu ematen.

 Bere akatsak gorde ezin-da

 ez daukanari billatzen...

 dabillenari ez nuke asi nai

 inoiz lan ortan laguntzen.

 


inprimatu