inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
546.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Jaungoikoa ta lege zar onak

 maiteaz nai nuke bizi,

 nere gurasoak, Jaunari eskerrak,

 ongi bai ninduten ezi.

 Jaungoiko aundia nola baidegun

 guztion jabe ta nagusi,

 euskaldun denak asarre gabe

 beti nai ditut ikusi.

 

 ***

 

 Meza entzunaz Urrilla ontan

 esan dezagun Agurtza,

 Andre Mariak iritsi deigun

 guztioi zeruko laguntza.

 Emakumeak gizonak baņo

 Elizan geigo dabiltza,

 eta galtzadun "lustrauak"

 ez dute maite otoitza.

 

 Gure erridian premi andiak

 dauzkagun aldi oetan,

 txit bearra da guzti guztiok

 otoitutzea benetan.

 Otoitza, bada, egin bear degu

 ben-benez eta sarritan,

 eta ongiena egin gentzake

 Meza entzunaz goizetan.

 


inprimatu