inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
541.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Gizona eta ardoa biak

 burrukan nitun ikusi,

 eta jakiņa, azkenerako,

 ardoa zan an nagusi.

 Lau oņeraņo jetxiagatik

 ezin joan, ez, igesi...

 buru ta musu odolduakin

 oso jarri zan itxusi.

 

 ***

 

 Zure emaitza, Migel maitea,

 benetan degu eskartzen,

 eta Jainkoak, egintza onak,

 txit ongi daki ordaintzen.

 Jainkoa eta alkar guk benaz

 baldin badegu maitatzen,

 neke aundirik ez degu izango

 betiko zeruan sartzen.

 

 ***

 

 Nexka oyek eta... geyago ere,

 Ezkio'n benaz dabiltza,

 ta on zaiguna gerta dakigun,

 egin dezagun otoitza.

 Gerenez, Ama, kaxkarrak gera,

 eta iguzu laguntza,

 zure laguntzaz, zintzo ta garbi,

 gorde dezagun biotza.

 


inprimatu