inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
538.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Bi nexka oyek arrigarrizko

 gauzak dituzte ikusten,

 ta Ezkio'ra, al-dutenean,

 poz-pozik dira joaten.

 Ikusketan an dauden aldian

 txit ongi dira egoten,

 eta ikusten dutenen berri

 sarri digute ematen.

 

 ***

 

 "Anjelus"-an ama zintzoen

 alaba onak etxean;

 egun oyetan egongo dira

 alai ta bake-pakean.

 Luistarrak ere, etxeratuaz,

 zintzo ta garai onean...

 ¡Irakeskeririk gerta-ez-dedin

 gu jayo giñan errian!

 


inprimatu