Luistar
Ardandegitik garaiz ta beti
Luistarrak geren etxera,
joan bear genuke, bada bestela
zintzo-zintzoak ez gera.
Onak izaten saia gaitezen
Luis Donearen antzera...
ta tabernatik eta berandu
bide asko dago zerura.
***
Lapurra bezin ustekabean
dator eriotza gugana,
eta une artan Ązorionekoa!
pekatu gabe dagona.
Errukarria ordea orduan
oben larririk daukana,
epaillaria izango bai-da
Juez zorroz ta zuzena.
|