inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
519.zk.
Orrialdea:
2

Udaberria

 

Luistar

 

 Udaberria etorri zaigu

 t'ez dira asarre txoriak,

 birigarro ta xoxoak ere

 daude txit abeslariak.

 Mokotxoetan artzen dituzte

 luma ta belar izpiak,

 t'ekin diote txukunki egiten

 bakoitzak beren kabiak.

 

 Mitxirrika ta loreak ere

 asi zaizkigu ugaltzen,

 eta erleak, pozik ala ere,

 lorera dira egatzen.

 Erleak, bada, ezti-gai ona

 lorean dute arkitzen,

 ta bakoitzak beren lanari

 zintzo diote jarraitzen.

 


inprimatu