Luistar
Euskalerriko Luistar guztiak
Luistar jatorrak bagera,
izkuntza ori galerazteko
izango degu ardura.
Birau zikiñak esanaz norbait
badator gure ondora,
zimaur pillo bat sartu leioke
mingaña daukan tokira.
"Multa" bat eta jipoi beroa
naiz eman biak batera,
biraularia zigortutzeko
iñoiz geiegi ez dira.
Anai Luistarrak, bildurrik gabe,
goazen kementsu aurrera,
al dan lenena galdu dezagun
inpernutarren izkera.
|