inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
511.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Irakurlea, ez irakurri,

 iñoiz "La Voz"en orririk,

 bere orrietan zail bai da arkitzen

 pozoia beste gauzarik.

 Esan bear gabe utzi oi dituzu

 pozoituak dauden janarik,

 eta "La Voz"ekin zergatik zabiltz

 zure anima il nairik?

 

 ***

 

 Jose Deun orrek lagun zaiguzu

 ludian zuzen ibiltzen,

 ta batez ere, azken orduan,

 zu bezela ongi iltzen.

 

 ***

 

 Mundua eta munduko gauzak

 utzi-ta... gogo-lanetan,

 aste batean, Jainkoak lagun,

 jardungo gera Loyola'n.

 Jarduera ayetan, zalantzik gabe,

 txit asko ikasten da an,

 ¿t'ikasi gabe nola ibili

 zuzen zeruko bidean?

 

 Batzuek diote, zerua irabazten

 ez dala zailla izango,

 baña nere ustez, jakintsu onak,

 ez dute ala esango.

 Egintza onakin irabazia

 Jainkoak diote emango,

 ¡t'onak izaten saiatu gabe

 ain toki onik ez dago!

 


inprimatu