inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
508.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Izkillurikan kaltegarrienak

 periodiko txarrak daira,

 beragatikan, ez utzi oyei,

 sartzen erri ta etxera.

 Paper gaiztoen irakurleak

 naiz ona izan itxura,

 entzun izan der txit zailla dala

 oyek igotzea zerura.

 

 ***

 

 Eguzki eta "El Dia" gabe

 t'ordua mutu egunaz,

 tximistargia gure etxeetan

 ez zitzaigun piztu gabaz.

 Beste guztiak il ote ziran

 gau artan negoela kezkaz...

 ˇalaitu nitzan ollartxo baten

 kukurrukua entzunaz!

 

 ***

 

 Lantzurde t'izotz, kaskabar t'elur...

 eta txistu-dun aize otza,

 era ortako neguko lorez

 apaindua degu Ilbeltza.

 Aitonatxoak bizar-artean

 gordetzen dute okotza...

 ˇbizakentzalle geran oentzat

 benetan alderdi motza!

 


inprimatu