Luistar
Ondo tajutu eta aurrera
al-dan sarriena berritu,
t'oņetarako arri edo zaiak
erri onek ugari ditu.
Automobillak onera ekartzen
asko oi dira bildurtu,
eta nere ustez, orrelakorik,
ez luke bear gertatu.
***
Zorionak eta ongi etorria
adiskide on-on ori,
t'etortze orrekin txit poz aundia
eman diguzu guztiori.
***
Gizpuzkoa'ko erri bakoitzak
"Ira" bat balu izango,
Maria'n alabak Batzar bikaņa
sarri lukete egingo.
Eta gai ontan itzegiteko
"Arkaitz-arte" gogoz dago,
t'emendik orrek idatziko du
nik baņo askoz iaioago.